Zergatik diegu EZ bidesariei?
GARRAIOA SALBATU
Ikus ezazu iruditan!!!
Hiruk zerbitzu integralak –besteak beste aholkularitzak- eskaintzen dizkio garraiolari autonomoari bere jardueraren behar guztiei erantzun ahal izateko. Tarifa zuzenak ezarten ditu sindikatuak. Hala, kudeaketa lanaren lan kostuak eta kostu sozialak estaltzeko eta garraiolarien lana bermatzeko beharrak bateragarri egiten ditu.
Prestakuntza Afiliatuentzat zerbitzu eta prezio bereziak Afiliatu nahiz ez afiliatuentzat ikastaroak antolatzen ditugu. Gaitasun profesionalaren agiria (CAP), ADR karneta lortu eta berritzeko eta jasotzen diren hainbat eskaerei erantzuna emateko ahaleginak egiten ditugu, garraiolariok behar ditugun ordutegi eta berezitasunak oso kontuta hartzen ditugularik. Ondorengoak dira, orokorrean, eskaintzen ditugun aukerak: Gaitasun profesionalaren agiria Datak: hilero Tokia: Lasarte-Oria eta Langraiz Iraupena: 5 egun (35 ordu) ADR karneta eskuratzeko Datak: jasotzen diren eskaeren arabera Tokia: Lasarte-Oria Iraupena: 5 egun ADR karneta berritzeko Datak: jasotzen diren eskaeren arabera Iraupena: 3 egun Beste edozein ikastaro bururatzen bazaizu (kontabilitatea, informatika, etab.) proposa iezaguzu!!! Argibide gehiago  945 361 627
Aholkularitza fiskala Lan eta kontabilitate aholkularitza Era guztietako kontabilitateak prestatzen ditugu: BEZ eta PFEZ aitorpenak, nominak eta gizarte aseguruak, Ogasunari zuzendutako erreklamazio eta helegiteak, garraio enpresaren kostuak kalkulatzea… Dokumentuak behar bezela bete gabe edo dokumenturik ez aurkezteagatik sarritan isunak jaso izan dituzte garraiolariek. Hori ikusita, eta dokumentu horiek lehenbailehen garraiolariaren eskutan ipintzearren, sindikatua espezializatu egin da garraiogintzan behar ditugun dokumentuen kudeaketan. Aipatzekoak dira, besteak beste: txartelak bisatzea, ibilgailuak transferitzea eta matrikulatzea, Europako Batasuneko lizentziak (gidabaimenak), garraio berezietarako eta jaiegunetan ibiltzeko baimenak, gidabaimena berritzea, CMR, garraio-agiria (carta de porte), nazioarteko BEZa berreskuratzea, dirulaguntzak jasotzeko izapideak egitea…
Argibide gehiago  943 364 092  945 361 627
Aholkularitza juridikoa Hiruk bere aholkulariak afiliatuen eskura jartzen ditu euren lan edo lege arazoak bideratzeko. Kontsultak doan eskaintzen dira, betiere kontsulta horrek epaitegietan kosturik edo abokatu beharrik ez badakar. Batez ere zerbitzu hauek eskaitzen ditu sindikatuak: aholkularitza juridikoa eta lanari buruzkoak, ordaindu gabeko zorrak erreklamatzea edo kontratua ez betetzea, elkarteak eratzea, administrazio erreklamazioak, trafiko eta garraio isunen kontrako errekurtsoak, aseguru etxeen aurkako erreklamazioak, epaitegietan abokatuaren laguntza… Argibide gehiago  943 364 092
 | EU ES

Gaur

GASOLIOA

Bazkideak 0,998 €/l

Ez bazkideak 1,098 €/l

GASOLINA)

j.p. 1,139 €/l

(Gipuzkoan bakarrik,

deskontuarekin)

ADDBLUE

j.p. 0,405 €/l

Irakur itzazu aurrekoak hemen
Zertan gabiltza?

 

Los Llanos industrialdea, A kalea-13. Pab.

01230 Langraiz Oka

945 361 627

araba@hiru.org

 

 

 

660 402 228

bizkaia@hiru.org

 

Oria etorbidea 10, 406 bulegoa

20160 Lasarte Oria

943 364 092

gipuzkoa@hiru.org

 

Meseta de Salinas industrialdea, A kalea, 4

31191 Galar Zendea

948 281 024

nafarroa@hiru.org