| HIRUk bere aholkulariak
afiliatuen eskura jartzen ditu euren lan edo lege arazoak bideratzeko. Kontsultak
doan eskaintzen dira, betiere kontsulta horrek epaitegietan kosturik edo
abokatu beharrik ez badakar.
Batez ere zerbitzu hauek eskaitzen ditu sindikatuak: aholkularitza juridikoa
eta lanari buruzkoa, ordaindu gabeko zorrak erreklamatzea edo kontratua
ez betetzea, elkarteak eratzea, administrazio erreklamazioak, trafiko
eta garraio isunen kontrako errekurtsoak, aseguru etxeen aurkako erreklamazioak,
epaitegietan abokatuaren laguntza…
|