HIRU
Euskal Herriko garraiolari autonomoen sindikatua da.
Definizio
horrek lau kontzeptu biltzen ditu bere baitan, elkarrekin lotuak
Sindikatu
bat gara, langile profesionalen erakunde bat, elkarturik ordezkatu, antolatu
eta jarduten duena euren eskubideak, interesak eta helburu politiko, sozial
eta ekonomikoak hobeto babesteko.
Garraiolariak
gara, garraiogintzan dihardugun langile profesionalak. Zerbitzu publikoa
eta egin beharrekoa egiten dugu, gizarteak behar dituen merkantziak egunero
garraiatzea, alegia.
Autonomoak
gara, edozein langile autonomok dituen lan baldintza berberak dituena.
Euskal
Herrikoak gara, gure lurralde eremua Euskal Herria da, historikoki
Euskal Herri penintsularreko lau lurralde historikoek osatua (Araba, Bizkaia,
Gipuzkoa eta Nafarroa), baina gure jarduna gainerako lurralde nazionalera
hedatu nahi dugu (Ipar Euskal Herria).
Sindikatuaren jarduna honetan datza: Euskal
Herriko garraiolari autonomoen interesak babestean bai arlo sozialean,
bai arlo politikoan, bai arlo ekonomikoan. Arlo guzti horietan garraiolari
guztien lan baldintzak hobetu nahi ditugu unean uneko gatazkan, nahiz
errepideko garraioak historikoki planteatu izan dituen eskabideetan,
hala nola, gaixotasun profesionala eta lan istripuak, aldez aurretik
jubilatzea, zamalanak, lanaren autogestioa, gidatzeko orduak jaistea…