Etengabeko aldaketa teknologikoak, gizartean gertatzen diren aldaketa politiko eta sozial ugariak direla eta, behar-beharrezkoa da lanbide guztietan birtziklatzea eta gure ezagutzak eguneratzea, gure jardueran lehiakorrak eta eraginkorrak izaten segitzeko.
       Gure lanbideak eskatzen dizkigun erronka berriak kontuan hartuta, gure sindikatuak etengabeko prestakuntzaren aldeko apustua egin du eta ondorioz, beharrezkotzat jotzen ditugun prestakuntza ikastaroak antolatuko ditugu garraiolarientzat arloz arlo. Era berean, beti prest gaude afiliatuek eskatutako ikastaroak antolatzeko arlo berrietan edo orain arte antolatu gabeak ere jorratzeko.
      Gainerako sektoreetako langileek ez bezala, garraiolaria beharturik dago ezohizko ordutan lan egitea. Sindikatua ere ordutegi berezi horietara moldatuko da. Ez dugu zorrotzegiak izan nahi prestakuntzako ordutegi eta egutegiari dagokionez. Ordutegi jakin batean nahiko jende apuntatzen denean bakarrik antolatuko dugu ikastaroa, haiei ongi datorkienean. Horregatik, ikastaro gehienak asteburuan antolatzen dira, garraiolariak etxera itzultzen direnean.
      Horregatik da hain garrantzitsua interesatuek euren izena aldez aurretik ematea, gero egutegia, taldea eta ordutegia ezarri ahal izateko. Besteak beste, sindikatuak honako gaiak proposatzen ditu:
• Merkantzietako Garraiorako Gaitasuna
• Merkantzia Arriskutsuetarako Gidabaimena lortu eta berritzea
• Segurtasun kontseilaria
• Informatika: Windows, Word, Excel, Acces, Internet…
• Garraio enpresako kontabilitatea
• Garraiogintzako zerga erregimena
• Garraiogintzako kostuen kalkulua
• Enpresa kudeaketa
• Kooperatibak sortu eta finkatzea
• Lan osasuna
 
  Gaitasuna
Lanbidean aritzeko beharrezkoa den Merkantzien Garraiorako Gaitasunaren azterketa prestatzea.
   Ikastaroa noiz?    Urtero, urtarrilaren amaieran
   Iraupena    Larunbata guztietan azterketa egin arte
   Ordutegia    9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara
   Non    Lasarten, Langraitzen
 
  ADR Gidabaimena eskuratzea
Merkantzia Arriskutsuak garraiatzeko behar-beharrezkoa da
   Ikastaroa noiz? Urtero
   Iraupena Bi asteburu
   Ordutegia Zehazteke
   Non  Lasarten
 
  ADR Gidabaimena berritzea
Behar-beharrezkoa da ikastaroa egitea gidabaimena berritzeko.
   Ikastaroa noiz?    Otsaila, Ekaina, Azaroa
   Iraupena   Hiru asteburu
   Ordutegia    Zehazteke
   Non    Lasarten, Langraitzen
 
   Informatika
Ordenadorea erabiltzen ikastea enpresan erabiltzeko
   Ikastaroa noiz?    Eskabideak kontuan hartuta zehaztuko da
   Iraupena    Programaren arabera
   Ordutegia    Zehaztuko da
   Non    Lasarten, Langraitzen
 
   Kontabilitatea
Oinarrizko kontabilitate-ezagutza
   Ikastaroa noiz?    Eskaerak kontuan hartua zehaztuko da
   Iraupena    Programaren arabera
   Ordutegia    Zehaztuko da
   Non    Lasarten
 
  Merkantzia arriskutsuetako segurtasun kontseilaria
 
   Ikastaroa noiz?    Eskabideen arabera
   Iraupena    Oraindik zehazteke
   Ordutegia    Oraindik zehazteke
   Non    Lasarten, Langraitzen
 
 Garraiogintzako enpresaren zerga erregimena
 
   Ikastaroa noiz?    Jasotako eskabideen arabera
   Iraupena    Oraindik zehazteke
   Ordutegia    Oraindik zehazteke
   Non    Lasarten, Langraitzen
 
 Kostuak kalkulatzea
 
   Ikastaroa noiz?    Jasotako eskabideen arabera
   Iraupena    Oraindik zehazteke
   Ordutegia    Oraindik zehazteke
   Non    Lasarten, Langraitzen
 
 Enpresa kudeaketa
 
   Ikastaroa noiz?    Jasotako eskabideen arabera
   Iraupena    Oraindik zehazteke
   Ordutegia    Oraindik zehazteke
   Non    Lasarten, Langraitzen
 
  Lan osasuna
 
Ikastaroa noiz?    Jasotako eskabideen arabera
Iraupena    Oraindik zehazteke
Ordutegia    Oraindik zehazteke
Non    Lasarten, Langraitzen
 
Ikastaro batzuk talde interesatuak eratu ahala jarriko dira martxan. Horregatik, komeni da izena ematea, nahiz eta ikastaroa noiz egingo den ez jakin. Deitu iezaguzu.
 


© Webmaster, Patricia Garcia 2004