Zenbait garraiolari autonomok elkarrekin
egiten dugu lan. Zenbat denbora gidatu ondoren daukagu asteko atsedena
hartzeko eskubidea?
Egunero gidatu daitekeen tartea, asteko atseden baten eta eguneroko
atseden baten artean edota bi egunetako atsedenaren artean gidatu
daitekeen denbora, alegia, gehienez 9 ordukoa da, astean bi egunetan
ezik -bi egun horietan gehienez 10 ordu gidatu daitezke-, errepide
bidez garraioan aritzen diren 3,5 tonatik gorako ibilgailuentzat
Europan den 3820/85 arautegiaren 6. artikuluaren arabera.
Sei egunetan jarraian gidatu eta gero, derrigorrezkoa da egun batez
atseden hartzea. Beraz, gehienez 56 ordu normalean 54 ordu-
lan egin eta gero, derrigorrezkoa da asteko atseden hau hartzea,
eguneroko atsedenak alde batera utzi gabe.
Zenbat suitzalgailu (extintore)
eraman behar dira kamioian?
Trailer batek, bat
kabinan, gutxienez 2 Kg hauts duena eta beste bat erremolkean edo
atoian, gutxienez 6 Kg hauts duena, eta gorputz bakarreko kamioi zurrunek,
berriz, suitzalgailu bat, 6 Kg hauts duena.
Zer da garraio-agiria?
2003ko ekainaz geroztik,
“ merkantzien garraioak kontrolatzen dituen dokumentuak”
kamioian eraman behar dira merkantziekin batera ibilbiden zehar. Dokumentu
horietan, besteak beste, honako hauek jaso behar dira: enpresa kargatzailearen,
igortzailearen, garraio eragilearen, garraiolariaren eta hartzailearen
izena eta helbidea, jatorria eta destinoa, data, matrikula, izaera,
pisua, pakete kopurua… Dokumentu hori urte osoan gorde beharko
da.
Betebehar hori izango ez duten bakarrak
hauek dira: nazioarteko garraiolariak, merkantzia arriskutsuak,
aldaketak, zaborrak, hondatutako ibilgailuak eta zama zatikatua
banatu eta biltzea.
Dokumentu horrek formatu pertsonalizatua izan dezake edo albarana
aurkez daiteke haren ordez, baldin eta bertan beharrezko datu guztiak
jasotzen badira.
Baja kobratu ahal da lehen egunetik
hasita?
Oraingoz EZ. Langile autonomoek,
2004tik aurrera, gaixotasun arrunteko bajagatik 4. egunetik aurrera
kobratu ahal izango dute, eta lehen egunetik hasita lan istripuko
bajagatik, baldin eta plus bat ordaintzen badute Gizarte Segurantzako
kotizazioan. Langile autonomoentzat ez dago “lan istripurik”.
Izan ere, Administrazioaren ustez, trafiko istripuak baino ez dira.
Beraz, ezin dugu aukeratu kontzeptu horregatik baja kobratzea.
Zenbat kobratzen da ibilgailua
gelditzeagatik?
Badira zenbateko jakinak
ibilgailua gelditzeagatik, betiere kamioiaren tona kopuruaren arabera.
Zenbateko horiek %50 gehituko dira kasu guztietan geldialdia 48 ordutik
gorakoa denean. HIRUn badira afiliatuentzat “Gelditze Ziurtagiriak”
zama probetxagarri guztientzat.