| . | |
| ESPAINIAKO SUSTAPEN MINISTERIOAK
60 MILOI EURO AURREIKUSI DITU 2009. URTEKO JARDUERA ETENAK LAGUNTZEKO, 58 URTETIK AURRERA |
|
| Espainiako Sustapen Ministerioak aurten 40 milioi euro zuzendu ditu garraiolarien jarduena etenak laguntzeko. Orotara 60 urtetik gora dituzten 755 garraiolarik utzi dute lana, eta 799 kamioik jarduera utzi dute. Hurrengo urtean 60 miloi euro inbertituko ditu Espainiako Gobernuak garraiolarien jarduera etenak laguntzeko. Kontuan hartu behar da, Madrilen garraiogintzaren grebaren harira sinaturiko akordioen arabera datorren urtetik aurrera 58 urtetik gora dituzten garraiolariek eskatu ahal izango dutela jarduera etena. | |
| . | |
| ESPAINIAKO SEGURANTZA SOZIALARI GARRAIOLARIEK EGIN BEHAR DIETEN ORDAINKETAK ATZERATZEKO AUKERA ZABALIK DAGO | |
| Espainiako Segurantza Sozialaren idazkaritzak epea zabaldu du garraiolari autonomoek segurantza sozialaren ordainketak atzeratu ahal izateko. CNAE 60212, 60213, 60230, 60241, 60242 eta 60243, duten garraiolari autonomoek eta enpresa guztiek segurantza sozialaren ordainketa 24 hilabeteetan egitea eskatu dezakete, 2008. urteko ekainetik eta 2009. urteko maiatzera bitartean. Atzeratutako zenbatekoak hilero ingresatu beharko dituzte 2010. urteko ekainetik eta 2011. urteko maiatzera bitartean. | |
| . | |
| JARDUERA ETENAREN LAGUNTZAK ETA ENPRESEN KONTZENTRAZIOA BULTZATZEKO LAGUNTZAK ESKATZEKO EPEA ZABALIK DAGO | |
| EAEko Gobernuak publikatu berri du garraiolarien jarduera etenaren laguntzak eta enpresen kontzentrazioa bultztzeko laguntzak eskatzeko epea zabalik dagoela. Uztailaren 28ra bitartean aurkeztu daiteke diru laguntza horiek. Informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu honetan: jardueraetena eta kontzentrazioa. | |
| . | |
| ESPAINIAKO SUSTAPEN MINISTERIOAREKIN ETA KARGADOREEKIN MADRILEN SINATUTAKO AKORDIOAK | |
| Espainiako Sustapen Ministerioarekin eta Espainiako Kargadoreen Elkartearekin lotutako akordioak jeitsi nahi baldin badituzu sakatu: gobernua eta kargadoreak. | |
| . | |
| FAKTURA PROPIOA ATEZ ATE NEGOZIATZEKO GARAIA DA | |
| Euskal Herriko Garraiolarien Sindikatua HIRUk garraiorako
faktura propioa lortze aldera deitutako mobilizazioari eusten dio. Gaur ekainaren 13an bertan asanbladan bildutako garraiolariek erabaki duten moduan dinamika berri bat aktibatu dugu, sindikatuko garraiolari autonomoek Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako enpresa kargadoreen ate guztietara joko dute garraiorako faktura propioa onar dezaten, eta horrenbestez, hemendik aurrera garraiolari autonomoen fakturaren 1/3 bat automatikoki eta hiru hilabetean behin gasolioaren igoeraren edo jeitsieraren arabera egokitzea onar dezaten. Hala, ekainaren 13an HIRUko garraiolariek Euskal Herriko industrialdeetan daude kargadoreei gure proposamena ezagutarazteko. Hau da, gainera, HIRUko garraiolari autonomoek hemendik aurrera eta hurrengo hilabeteetan egingo duten lehentasunezko lana. HIRU sindikatua, gainera, oso pozik dago azken egunotan faktura propioaren alde garatutako dinamika koherentearekin. Lan horrek lehenbiziko emaitzak eman ditu eta dagoeneko badakigu Euskal Herriko enpresa kargadore batzuek faktura onartu dutela edo onartzeko urratsak eman dituztela. Gainera, uste dugu epe ertainean enpresa gehiagok onartu dezaketela gasolioaren prezioaren arabera fakturaren 1/3 egokitzea. Ildo horretan, HIRUk iragan asteazkenean Confebasken egoitzaren aurrean egin zuen elkarretaratzearen ostean, eta enpresarien elkartearen kideei eskaturiko konpromisoari erantzunez, Confebaskek HIRU sindikatuarekin biltzeko harremanetan jarri da. Azkenik, EAEko eta Nafarroako gobernuei dei berri bat egin nahi diegu, lozorrotik esnatzeko eta Euskal Herrian bertako garraio duina eta kalitatekoa bermatzeko neurriak hartzeko. Gure herriko garraio egitura propioa mantentzeko neurriak eskatzen dizkiegu, milaka garraiolari autonomoen lanaren emaitza delako eta desagertzen bada oso zaila izango da behar denean suspertzea.KARGADOREEI AURKEZTEKO PROPOSAMENA HEMENTXE DUZU. |
|
| . | |
| MOBILIZAZIOAK EKAINAK 12, OSTEGUNA | |
| Gaur goizean Bilbon egin den kamioi martxan eta
CONFEBASK elkartearen aurrean egin den kontzentrazioan parte hartu duten
Hiru sindikatuko garraiolariek mobilizazioari eustea erabaki dute bihar,
gasolioaren igoera automatikoki eta hiru hilabetean behin errepideko
garraioaren fakturan jaso behar dela aldarrikatzeko Hala, bihar, osteguna, ekainak 12an, Iruñeako Garraioaren Hirian bilduko dira, 10:30ak eta 11:00ak bitartean. Hortik garraiolariak Nafarroako Gobernura abiatuko dira Nafarroako ordezkariek faktura propioa ezartzeko behar diren neurri legalak har ditzaten. |
|
| . | |
| MOBILIZAZIOAK EKAINAK 11, ASTEAZKENA | |
| Gaur goizean Gipuzkoan egin dugun kamioi-martxaren ostean, Hiru sindikatuko garraiolariek mobilizazioari eustea erabaki dute. Gaur, Gipuzkoako Garraioaren Enpresarien Elkartean (GUITRANS) eta Gipuzkoako Enpresarien Elkartean (ADEGI) izan gara, eta bi elkarteei garraiolari autonomoen exijentzia aurkeztu diegu, alegia garraiorako faktura propioa ezartzea. Bihar gauza berdina egingo dugu eta Euskal Entrepresarien Konfederakuntzara (Confebask) joko dugu. Hala, bihar, asteazkena, ekainak 11, 9:30ean Zamudioko Torrelarragoiti Industrialdean bilduko gara, eta hortik Bilbora abiatuko gara, Confebasken aurrean (Gran Vía, 45) kontzentrazioa egiteko 11:00etatik 12:00etara. | |
| . | |
| HIRU SINDIKATUAK BULTZATZEN DUEN GARRAIORAKO FAKTURA PROPIOA ZURE BEZEROARI AURKEZTEKO EREDUA HEMENTXE DUZU | |
| HIRU sindikatuak aurkeztu duen garraiorako faktura propioaren proposamenaren harira, eta zure bezeroaren aurrean negoziatzen hasteko, hementxe duzu garraio faktura horren eredua. Gasolioaren bataz besteko prezioa web orrian argitaratuko dugu. | |
| . | |
| HIRU SINDIKATUAK BERE LAN ILDO PROPIOAK ZEHAZTU DITU GARRAIOLARI AUTONOMOEN EGOERA LARRIARI AURRE EGITEKO ASMOZ | |
| HIRU sindikatuak prentsaurrekoa egin du garraiogintzaren egoera larriaren aurrean bere lan ildo propioak markatzeko. Era horretan neurri zehatzak planteatu ditu sindikatuak gasolioaren igoerari aurre egiteko, eta gainera hurrengo astean mobilizazioak iragarri ditu. Nolanahi ere, asanbladan zehaztu beharko dira mobilizazio horiek. Prentsaurrean edukia irakurri nahi baduzu sakatu hemen. | |
| . | |
| AFILIATUEN ASANBLADA GARRANTZITSUA EKAINAREN 7AN GASOLIOAREN IGOERAREN HARIRA HARTU BEHARREKO NEURRIEN INGURUAN | |
| Ekainaren 7an Altsasuko Iortia Gizarte Etxean afiliatu guztiak deitzen ditu HIRU sindikatuak asanblada orokorrera. Asanblada arratsaldeko 16:00etan hasiko da, eta gai nagusi bakarra izango dugu mahai gainean, gasolioaren igoeraren harira sindikatuak hartu beharreko neurriak. Garraioaren egoera aztertzeko eta behar bezalako neurriak hartzeko parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. ADI MOBILIZAZIOEI! | |
| . | . | ||
| LEHIAREN DEFENTSARAKO EUSKAL AUZITEGIAK ZIGOR ESPEDIENTEA ZABALDU DU HIRUREN KONTRA BERE LANA EGITEGATIK | |||
| Eusko Jaurlaritzak dekretuz eratutako Lehiaren Defentsarako EAEko Auzitegiak zigor espedientea abiatu du HIRU sindikatuaren kontra iragan urtarrilaren 21ean eman zuen prentsaurrekoaren harira. Agerraldi horretan HIRUk tarifak igotzeko gomendio kolektiboa argudiatu du Auzitegiak eta hori legearen kontrakoa omen da. Gainera delitu hori egiteagatik 250.000 euro eta 10 miloi euro arteko isuna ezar daitekeela ohartarazi du. HIRUk espedientearen inguruko balorazio sindikala egin du, eta aditzera eman du Lehiaren Defentsarako Auzitegiak eta Eusko Jaurlaitzak berak Hiruk gomendio hitza erabili zuela aitzaki hartuta, sindikatuaren lana oztopatu nahi dutela, alegia garraiolari autonomaren aldeko lana eta kalitateko garraioaren aldeko lana. Garraiolari autonomoek bizi duten krisi egoera larriaren aurrean Eusko Jaurlaritzaren jarrera eta erantzun bakarra zigor espedientea zabaltzea harrigarri deritzogu. Balorazioa osorik irakurri nahi baduzu, sakatu hemen. | |||
| . | |
| TARIFA BEREZIAK ESKAINIKO DIZKIE EUSKALTELEK HIRUKO AFILIATU GUZTIEI. INFORMATU ZAITEZ!! | |
| HIRU sindikatuak eta Euskaltel konpainiako arduradunek
hitzarmena sinatu berri dute, sindikatuko afilituei tarifa bereziak
eskaintzeko. Honako hauek dira HIRU TARIFAk eskaintzen dituen beherapenak: * Hiru taldeko barneko deiak eta Euskalteleko sakelekoak: %50 * Beste operadoreen sakelekoak eta telefono finkoak: %50 * Nazioarteko finkoak: %30 * Roaming IN: %20 * Roaming OUT: %10 * SMS Euskaltel: %50 * SMS besteei: %25 * Gutxieneko kontsumoa: EZ HIRU TARIFARA ALDAKETA EGIN NAHI DUEN AFILIATU OROK TELEFONO HONETARA DEITU BEHARKO DU: 902 120 400 (IRATXE GONZALEZ) |
|
| . | |
| GAITASUN AZTERKETAK EGITEKO EPEA ZABALIK DAGO EAEn | |
| Errepideko merkantzien garraiogintzaren gaitasu profesionala lortzeko azterketak egiteko epea zabalik dago Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eusko Jaurlaritzak aditzera eman duenez, apirilaren 17an amaituko da azterketan parte hartzeko izena emateko epea. HIRU sindikatuak ikastaroak antolatu ditu gaitasun profesionala gainditzeko, eta dagoeneko martxan dira. Informazio gehiago HIRU sindikatuko bulegoetan. | |
| . | |
| GALIZIAKO ZENBAIT GARRAIOLARIK GREBA MUGAGABEARI EUTSI DIOTE | |
|
Garraiogintzaren Aldeko Galiziako Plataformak greba mugagabea deitu du otsailaren 1etik aurrera. Plataformako eledunek adierazi dutenez, elkarte honetan garraiolari autonomoak daude baita glota handiak kudeatzen dituzten enpresa handiak ere, eta hainbat kooperatiba, izan ere Galizian 45 kooperatiba dago eta horietkao 16k greba mugagabearekin bat egin dute. Garraioaren prezioaren igoera aldarrikatzen ari dira Galiziako garraiolariak. Plataformaren idazkia irakurri nahi izanez gero: GREBA |
|
| . |
| 2007. URTEKO KILOMETROAK GASOLEO
PROFESIONALEAN KONTUAN HARTZEKO ARGIBIDEAK |
|
|
2007. urteko kilometroak gasoleo profesionalean sartzeko KAR eredua bete beharko dute Gipuzkoan gasolio profesionalaren erroldan apuntatuta dauden garraiolariek. Horretaz gainera, 2007. urteko urtarrilaren 1ean eta 2007. urteko abenduaren 31ean dituzten kilometroen berri eman beharko dute, datu pertsonalekin eta kamioiaren matrikularekin batera. Datu horiek guztiak urtarrilaren 24 baino lehenago zuzendu beharko diote administrazioari. |
|
| . | |
| NAFARROAKO GARRAIOLARI AUTONOMOEN JARDUERA ETETEA LAGUNTZEKO EXIJITU DIO HIRUK NAFARROAKO GOBERNUARI | |
|
Nafarroako Gobernuko Garraio zuzendari Susana Labianorekin bildu dira Euskal Herriko Garraiolari Autonomoen Sindikatuko arduradunak. Aipatu bilkuran Nafarroako Gobernuari bereziki eskaera bat egin diote HIRU sindikatuko ordezkariek: 60 urte bete dituzten Nafarroako garraiolari autonomoen jarduera etetea laguntzeko eta beste erkidego batzuek egiten duten bezala Espainiako Sustapen Ministerioak eskaintzen dituen diru laguntzak osatzeko. Garraio zuzendariak interes handiarekin jaso du sindikatuaren proposamena, eta diru laguntza horiek eskaintzeko aukerak aztertuko dituztela hitz eman du. Egun, 60 urte bete dituzten garraiolari autonomoei diru laguntzak eskaintzen dizkie Espainiako Sustapen Ministerioak 65 urte bete baino lehen garraiogintza utzi nahi izanez gero eskuratu dezaketenak. Halaber, badira administrazio batzuk, Eusko Jaurlaritza eta Kantabriako Gobernua esate baterako, Sustapen Ministerioak ematen dituen dirulaguntza horiek osatzen dituztenak. Hala, 60 urterekin garraiogintza uzteko erabakia hartu duen Gipuzkoako garraiolari batek Nafarroako beste batek baino 40.000 euro gehiago kobratuko du gutxi gora behera. Gure ustetan, Nafarroako Gobernuak ahalegina egin beharko luke Nafarroako garraiolariek pairatzen duten diskriminazio horri aurre egiteko, eta 60 urte betetzen dituzten garraiolarien jarduera etetea laguntzeko. |
|
| . | |
| HIRUK ANTOLATZEN DITUEN ADR KARNETA BERRITZEKO IKASTAROETAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK DAGO | |
|
Sindikatuko prestakuntza arduradunek hurrengo abenduaren 1, 2 eta 3an Hiruko Lasarteko bulegoan ADR berritzeko ikastaroa antolatu dute. Parte hartu nahi duenak izena eman dezake jada telefono honetan: 945 361627. Bestetik, gaitasun profesionala lortzeko ikastaroan parte hartzeko izena emateko epea ere zabalik dago. Ikastaro hori Langraizen edo Lasarten egingo da, eskaeraren arabera, eta urtarrilaren amaieran edo otsailaren hasieran izango da. |
|
| . | |
| 790 EURORAINOKO LAGUNTZA ESKAINIKO DU ORDENADOREA EROSTEKO ETA INTERNETEKO LOTURA EGITEKO MIKRO ENPRESA DIGITALA PROGRAMAK | |
|
Euskal Autonomia Erkidegoan hamar langile baino gutxiago dituzten
euskal enpresek eta autonomoek Mikroenpresa Digitala programan parte
hartu dezakete. Programari esker, 790 eurorainoko diru laguntza eskuratu
dezakete ordenadoreak erosteko edota internetera konektatzeko. Diru-laguntzak
SPRIren webgunearen bitartez eskatu daitezke, 2008ko abenduaren 31ra
arte, aurreko 12 hilabeteetan egindako gastuak finantzatzeko.Programaren
bidez honako hau finantzatuko da: gehienez bi ordenagailu erosteagatik
kostuaren %25 (250 euro ordenagailu bakoitzeko gehienez ere) eta interneteko
banda zabaleko konexioa sei hilabetez (200 euro gehienez ere). Biruskontrako
softwareak erosteko 80 eta 90 euroko dirulaguntza ere eskaintzen da
programan. |
|
| . | |
| ESPAINIAKO ESTATUKO ERKIDEGOETAKO 2008KO JAI EGUTEGIA ARGITARATU EGIN DUTE ESPAINIAKO ALDIZKARI OFIZIALEAN | |
|
Gure afiliatuen eskaerari erantzunez, eta argi izan dezaten Espainiako erkidegoetan zein egunetan dagoen jaia, hona hemen Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratu berri duten 2008ko erkidegoen jai egutegia. Esteka honi klikatuz gero jeitsi daiteke aipatu egutegia: Erkidegoen Egutegia. |
|
| . | |
| NAFARROAN ERREPIDEKO GARRAIOAREN GAITASUN PROFESIONALA LORTZEKO LAGUNTZAK ARGITARATU EGIN DITUZTE | |
|
2007ko Urriaren 5ean argitaratu egin dituzte Nafarroako Aldizkari Ofizialean errepideko garraioaren gaitasun profesionala lortzeko frogak laguntzen dituen dekretua. Gaitasun profesionalaren ziurtagiriak honako modalitate hauek ditu: Errepideko garraiogintza nazioartean eta barne mailan, eta errepideko bidaiarien garraiogintza nazioartean eta barne mailan. Nafarroa ohiko bizilekua duten lagun fisikoek laguntza hauek eskuratu ditzakete, eta eskaerak aurkeztu daitezke azaroaren 12tik 30era bitartean. |
|
| . | |
| URRIAREN 12AN INDARREAN JARRI DAHEGO EUSKAL HERRIAN ETA ESPAINIAN LAN AUTONOMOA ARAUTUKO DUEN ESTATUTUA | |
|
Iragan urriaren 12an indarrean jarri zen hemendik aurrera Hego Euskal Herrian eta Espainian lan autonomoa arautuko duen lege berria, duela bi hile inguru Espainiako Kongresuan onartu zutena. Dena dela, legeak zehaztapenak behar ditu eta horren ardura, EAEko kasuan Eusko Jaurlaritzari dagokio. Abuztuko Garraiolarioken luze eta zabal aritu ginen lan autonomoaren Estatutu berriak garraiogintzan izanen duen eraginari buruz. |
|
| . | |
| GAKOA KOMERTZIALA BERRIARI BURUZKO
BATZAR OROKORRA DEITU DUTE URRIAREN 27AN ALTSASUN |
|
|
Urriaren 27an jaio berria den Gako komertzialari buruzko batzar orokorrerako deia egin dute garraiolariek. Bilkura arratsaldeko 16:30ean egingo dute, Altsasuko Iortia Kultur Gunean. Batzarrean martxan dagoen egitasmo berriari buruzko era guztietako informazioa zabalduko da, eta zalantzak argitzeko tartea ere izango da. |
|
| . | |
| URRIAREN 6AN TAKOGRAFO DIGITALAREN FUNTZIONAMENDUARI BURUZKO IKASTARO BERRIA ANTOLATU DU HIRU SINDIKATUAK | |
|
Kamioi berria erosi duten edo garraiogintzan sartu berri diren garraiolariek aukera izango dute urriaren 6an takografo digitalari buruzko ikastaro batean parte hartzeko. Hitzordua Gure Etxean da, Altsasun, eta ikastaroa 09:00etan hasiko da eta 14:00etan amaituko da. Komeni da aldez aurretik izena ematea, telefono zenbaki honetan: 945361627. |
|
| . | |
| EUSKARA SUSTATZEKO AKORDIO SOZIOPOLITIKOA SINATU ZUTEN ALDERDI ETA SINDIKATUEK EUSKARAREN UDAL ORDENANTZAK EGIN DITUZTE | |
|
2004ko azaroan Euskara sustatzeko eta Euskalgintza babesteko Kontseiluarekin batera Akordio Soziopolitikoa sinatu zuten hamaika alderdi politiko eta sindikalek Euskarararen Udal Ordenantza Eredugarri batzuek prestatu dituzte Udaletxeetan euskararen normalizazioa bultzatzeko xedearekin. Helburua Udalei hizkuntz politika egoki bat burutzeko lagungarri izango den tresna eskaintzea izan da. Euskararen Ordenantzetan Udaletan garatu behar den hizkuntz politikaren irizpideak eta Hizkuntza-politika horren zutabeak bildu dira. Kontseiluak sustatutako akordio hau hamaika alderdi politiko eta sindikalek osatzen dute: ANV-EAE, Aralar, Batasuna, Eusko Alkartasuna, EHNE, ELA, ESK, Hiru, LAB, STEE-EILAS, Zutik eta Kontseiluak berak. |
|
| . | |
| GARRAIO SAILAREN AZTERKETAREN ARABERA, ISTRIPU eta PILAKETA GEHIAGO ERAGITEN DITUZTE AUTOEK KAMIOIEK BAINO | |
|
Jaurlaritzako Garraio sailak lur gaineko garraioak istripu, kutsadura, aldaketa klimatiko, zarata, pilaketa eta beste kanpoko kosteen aldetik duen eraginari buruz egin duen azterketa interesgarria da. 2004ko datuak kontuan hartuz, 1952 milioi euroko balioa duela zenbatu du, urte eta pertsonako 930 euro. Euroa gora euroa behera, azpimarratu daitezkeen zenbait ondorio ateratzen dira: Batetik, eragin eta koste horren zati handiena oso nabarmen errepideetako garraioari dagokio, trenbidezkoarekin alderatuz ikerketaren arabera %97,62 errepideei eta 2,38 trenari. Argi eta garbi dago, beraz, garraio publikoa hobetu eta trena bera bultzatu beharra dagoela, batez ere, herrien artekoa, herriak eta hiriburuak lotuko dituena eta herrietatik, eskola, industrialde, merkatal-gune eta pilaketan izaten diren beste guneen artekoa. Bestetik, oso zabaldua den ideia eta ustea bota du behera: kamioiak ez dira istripu eta pilaketak eragiten dituztenak, behin eta berriro komunikabideetan hori esaten bada ere. Bidaiarien garraioa da, arazo gehiena sortzen dituena beraz behar beharrezkoa da oro har gizarte osoa egoeraz jabetu eta autoaren erabilera murrizteko neurriak hartzea. ATE Euskadiko Garraio Agintaritza bilduko da martxoan hartu beharrekoa erabakiak hartzeko. Agintaritzan elkartzen dira Garraio, Etxebizitza, Ingurugiro eta Barne Sailak, Aldundietako Garraio eta Lurralde Antolaketa departamentuak eta Udal ordezkariak (Hiriburuetakoak eta EUDELekoak) |
|
| . | |
| GIDALDI ETA ATSEDENALDIEN ARAUA ALDATUKO DA APIRILAREN 11TIK AURRERA | |
|
Gidaldi eta atsedenaldiei buruzko araudi berria apirilaren 11tik aurrera indarrean izango da. Gidatzeko orduei buruzko arauak ez dira aldatuko, baina bai pausa eta atsedenaldiak. Eguneko eta asteko gida-orduak ez dira aldatuko: egunero gehienez 9 ordu egon daiteke garraiolaria bolantean, 10 urdu asteko bi egunetan: Beraz gehienez, aste osoan 56 ordu gidatu daitezke, baina bi astetan segidan gehienez 90. Segidan gehienez 4 ordu eta erdi gidatu daitezke. Ondoren 45 minutuko pausa egin beharko da. Lehen 45 minutuko etenaldi hori, 15 minutuko hiru pausengatik aldatzeko aukera zen. Baina apirilaren 11tik aurrera, lehen pausa gutxienez 15 minutukoa eta bigarrena gutxienez 30 minutukoa izan beharko dira. Eguneroko atsedenaldia 11 ordutakoa izan beharko da. Baina astean hiru egunez 9 ordutakoa izan daiteke. Lehen 11 ordutako atseden honen ordez, egin zitekeen 8 orduko atseden luzea eta beste bi gutxienez ordu batekoak guztira 12 ordu osatu arte, eta orain atseden luze hori gutxienez 9 ordukoa izan beharko da. Bestalde, sei egunetan jarraian gidatuz gero, derrigorrezkoa da 45 orduz atseden hartzea. Hurrengo astean atsedenaldi hori 24 ala 36 ordukoa izan daiteke. Lehen hiru astetan segidan atsedenak laburtzeko aukera zegoen. Apirilaren 11tik aurrera laburraren ondoren derrigorrez 45 ordutako atsedena hartu beharko da. MANUALA |
|
| . | |
| GAKOA, GARRAIOLARIEN KOMERTZIALA, AURKEZTU DU HIRUK | |
|
Hiru sindikatuak garraiolari autonomoek lana elkartrukatzeko eta
elkarrekin lan egiteko aukera eskainiko duen bere komertzialaren ideia
aurkeztu zuen urtarrilaren 13an Beasainen. Era guztietako garraiolarien
beharrei erantzuteko aritu da lanean sindikatua azken lau urteotan
eta aukera ezberdinak aztertu ondoren Gakoa izeneko egitasmoa aurkeztu
du, garraiolari horrek bizi duen egoera edozein izanik ere denentzat
baliagarri izango den erakundea sortzeko. Lehenik eta behin, erakunde
berriak lan egiteko aukera bikaina eskainiko die garraiolariei, baldintzak
ardura handiz zainduko dituelako, bai lan gutxirekin dabiltzanei bai
gustura ez daudelako aldatuko luketenei. Lana soberan daukatenek ere
aukera izango dute beste bati uzteko. Bezeroak bilatzeko ere lagungarri
izango da erakunde berria, garraiolariek bere kamioiaz gain, era guztietako
zerbitzua eskaintzeko eta edozer garraiatzeko pronto den sare-egitura
oso bat eskaintzeko aukera izango baitute.gakoa@gakoa.net eta gakoa@gakoa.biz
helbide elektronikoetan zein 606 440 968 telefono zenbakian eskuratu
daiteke informazio zabalagoa. |
|
| . | |
| GASÓLEO PROFESIONALA: ITZULTZE APALA, BETE BEHAR ZORROTZAK ETA EGIN BEHAR ZAILAK | |
|
Hainbat urtetan gasolio profesionalaren eskean aritu direnek ere aitortu beharra daukate egitasmoa ez dela uste zena. Gobernuak eta garraio sektoreko patronalek 2005ean hitzartutako akordioaren ondoren lorpen handi gisa aurkeztu bazuten ere ez die garraiolarien asmoei erantzun: Zergaren aurtengo igoeraren parte bat itzuliko zaie, baina zama arinekin dabiltzanak kanpoan geratu dira. Gainera Administrazioak garraiolariak kontrolatzeko erabiliko du sistema. "Laguntza" gehienez 407 eurotakoa izango da, 7,5 tona baino gutxiagorekin ari direnek ezin dute eskuratu eta zenbait bete behar jarri dira: Garraiolariak errolda berezi batean eman behar dute izena, ordaintzerakoan gasolio profesionalari dagozkion txartelak erabili beharko dira eta derrigorrez urtero egindako kilometroen kopurua jakinarazi beharko dute, takografoaren datua erabiliz. Gasolio hornitzaile-enpresak ere erroldatu egin beharko dira, kodea eskatu beharko dute,Bideko Aterpek badu jada onartua hiru hilero ibilgailu bakoitzaren eta hartutako gasolioaren datu zehatzak bidali beharko ditu Zerga Agentziara. Matrikula, kopuru, klase, ordu, data, ... datuak jaso eta bidaltzeko sistema informatiko aurreratua ezinbestekoa da.
|
|
| . | |
| ZERGAK modulu SISTEMA ERABILIZ ORDAINTZEN DUTEN GARRAIOLARIEK EHUNEKO 1A ATXIKI BEHARKO DUTE | |
|
Zergak modulu sistema erabiliz ordaintzen dituzten garraiolariek % 1eko atxikipena egin beharko dute fakturazioan. Bezeroak diru hori Ogasunari emango dio eta gero, urte bukaeran garraiolariak baldin badagokio, atxikipen hori berreskuratzeko aukera izango du PFEZren aitorpena egiterakoa. Euskal Herrian, Foru Ogasunek dute eskumen fiskala, eta, beraz, haiei dagokie betekizun hori betearaztea. Jada adierazi dute hiru aldundiek araua indarrean izango dela, 2007rako moduluak erregulatzen dituen arauari buruzko ministro-agindua BOEan argitaratu eta hilabete bateko epean. Ordutik bete beharra garraiolariarena da eta betetzen ez badu zigorra jasotzeko arriskua du. Bestalde, moduluetan deklaratu ahal izateko 450.000 euroko fakturazioaren muga ez dago gainditzerik. Kasu horretan zuzeneko aitorpena egitera behartuta dira. Aldaketen ondoren, bikote eta hurbileko senideek jarduera bera edo antzekoa badaukate ezingo dute aparte deklaratu, hau da, garraiolariaren fakturazioari gehituko zaio eta topea gaindituz gero ezin izango dute moduluen sistema erabili.
|
|
| . | |
| APIRILAREN 1ETIK AURRERA GARRAIO TXARTELEI BURUZKO ARAUDI BERRIA INDARREAN | |
|
Madrileko Gobernuak urte berrirako martxan eduki nahi du Errepidetako
Garraioari buruzko arau berria. Aldaketak datoz beraz, eta aurreratu
dutenaren arabera, batetik, gogortu egingo dira garraiolari autonomo
berriak lanean hasteko baldintzak zein bete-beharrak eta, bestalde,
garraio-baimenak bateratzeko lehen pausuak eman nahi dira. Horrela
jada ez da baimen lokal berririk emango eta 3.500 tonatik gorako ibilgailu
denak «astunak» izango dira. Garraio txartelak eskuratzeko
bi bide izango dira. Administrazioak MDP-N baimena eman egingo du
gehienez 5 hilabeteko antzinatasuna eta guztira 60 tona zama erabilgarritik
gora duten hiru kamioi jarriz gero. MDL edo MPC baimenak eskuratzeko
gehienez 5 hilabeteko antzinatasuna duen ibilgailu bakarra jarri beharko
da. Bestela, txartelaren eskualdaketaren bidez hasi daiteke bat garraioan,
baina hor ere bete behar zorrotzak jarri dira. Saltzeko gutxienez
10 urtez jabe izan beharra da eta azken bi urtetan ibilgailu kopurua
ez jaitsi. Eta hasteko, derrigorrezkoa da titulua izatea. Garraiolari
autonomo bakoitzak txartel bakarra izango du eta gero kamioi bakoitzeko
kopia bat bere matrikularekin. Kamioiz aldatzeko bi modu daude: Dauzkazun
ibilgailuen eta berriaren arteko bataz bestekoa sei urtetik gorakoa
ez izatea edota ibilgailu berria kendutakoa baino berriagoa izatea.
Kamioi kopurua haunditzeko, hau da, beste bat jartzeko hiru aukera
daude: Berriaren eta aurretik zeneuzkan ibilgailuen arteko bataz bestekoa
sei urtetik gorakoa ez izatea, ibilgailu berria bost hilabete baino
berriagoa izatea eta azkenik, beste autonomo edo enpresa bati dauzkan
kamioi guztiak erostea. kendutakoa baino berriagoa izatea.
|
|
| . | |
| HIRU EGUNA 2007 MAIATZAREN 5EAN ABADIÑON (BIZKAIA) | |
|
Hiru sindikatuak Abadiñon ospatuko du urteroko jaia maiatzaren 5ean. Tokia, Abadiñoko probalekua, azken hiru urtetan berdina izango da. Egitaraua ere oso antzeko izango da. Ekitaldien artean bazkari herrikoia nabarmendu daiteke, baina ez dira faltako musika eta umore ona eguerdi partetik aurrera. Antolatzaileek adierazi dutenez, hurrengo urteetan ere maiatzaren lehenengo astean antolatzeko asmoa dago. Maiatzeko lehenengo larunbatean beraz, goizean herri kirol ekitaldia izango da, garraiolariek eurek ere euren artean lehiatzeko aukera izango dute, eta arratsaldean gaztelu puzgarriak txikientzat eta dantzaldia nagusientzat. Bertsolari, txistulari,... egun guztian zehar girotuko dute probaleku ingurua. |
|
| . | |
| ABIADURA MUGATZAILEA DERRIGORREZKOA DA 2001EKO URRITIK AURRERA MATRIKULATUTAKO IBILGAILUENTZAT | |
|
2001etik urriaren 1etik aurrera matrikulatutako 3.5 tonatik gorako ibilgailuek derrigorrez abiadura mugatzeko aparatua izan behar dute. Urtarrilaren 1ean jarri zen martxan araua, esan bezala, 2001eko urritik aurrera matrikulatutako kamioi eta furgonetentzat. Data horren aurretik matrikulatuek ez dute mugatzailea jartzeko obligaziorik. 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera derrigorrezkoa zen jada nazioarte mailan diharduten garraiolarientzat. Ibilgailu berriak aldiz, 2005eko urtarrilaren 1etik aurrera datoz aparatu berriarekin. |
|
| . | |
| TAKOGRAFOEI BURUZKO ARAU BERRIA | |
|
Maiatzaren 1etik indarrean da 3820/85 araua ordezkatzen duen Gidaldi
eta Atsedenaldiei buruzko araudi berria. Ibilgailu berriak derrigorrez
takografo digitala eramatera behartzean gain, beste zenbait aldaketa
ere badakartza. Orain, takografo zaharra duten garraiolariek, aste
honetako eta aurreko bi aste (astelehenetik igandera arte) osoetako
diskoak eraman behar dituzte derrigorrez kamioian. Orain arte, asteko
denak eta aurreko astean gidatu zuen asken egunekoa eraman behar ziren.
Gainera, bai aparatu berria duten garraiolariek eta baita zaharra
dutenek ere, jarduera-hautagailuan egiten ari direna zehaztu beharko
dute derrigorrez. Hau da gidatzen, beste lan batzuetan, egonean ala
atsedenean dagoen adierazi beharko du takografoan garraiolariak. Egiten
ez badu, arau hauste larritzat hartzen du Administrazioak eta zigorra
1.501 eurotakoa izango da.
A L B I S T E - - - Z A H A R R A K
|
|
© Webmaster, Patricia Garcia 2004 |