Babesak helburu bakarra du: garraiolariari arrisku orotarako asegurua ahalik eta baldintza hoberenetan eskaintzea. Garraiolariek garraiolarientzat sortutako tresna parekaezina da, guztion artean etorkizun hobe bat ziurtatzeko sortua. Zenbatetsi, konpondu eta lanera!
Zer da Babesa? Babesa Hiru Sindikatuko garraiolariek sortutako autogestio tresna bat da. Borondatezko Gizarte Aurreikuspen Erakunde (BGAE) baten forma du. BGAEa irabazi-asmorik gabeko elkarte pribatu bat da, borondatezko izaera soziala duena eta aurresikuspen sozial osagarria duena helburutzat. Funtzionamenduaren oinarria elkartasuna da, izan ere, arriskuak partekatuz, garraiolari bakoitzak ordaindu beharreko kostua txikiagoa baita.
Zer eskaintzen du Babesak? Onura anitz. Ardatz nagusia garraiolariei ahalik eta zerbitzu hoberena ematea da. Babesak kalitatezko zerbitzua eskaintzen du ibilgailuek edozein ezbehar izanez gero, garrantzitsuena garraiolariak bere lan tresna, kamioia, ahalik eta azkarren berriz esku artean izatea baita. Gakoa hauxe da: izapideen kudeaketa eraginkorra eta ibilgailuaren konponketa azkarra: zenbatetsi, konpondu eta lanera. Zergatik da Babesa beharrezkoa? Garraiolariari onura ekonomikoak besterik ez dakarzkio, aseguruaren primen kalkulua ibilgailuaren balio eguneratuaren arabera egiten baita, era honetara, urteetan zehar, primaren balioa jaisten joango da, azkenean balio erresidual batean geldituko delarik. Babesak ibilgailuaren konponketa ahalik eta denbora gutxienean egiteko aukera ematen du, garraiolariak ahalik eta galera gutxien izan ditzan. Garraiolariak Babesarekin duen erlazioa amaitzean, primetan ordaindutako zenbatekoaren zati bat berreskuratuko du (ordaindutakaren %60raino iritsi daitekeelarik), ezbehar kopurua kontuan izanik.
Babesarekin duen erlazioa amaitzean, edukitako ezbehar kopuruaren arabera, garraiolariak ordaindutakoaren %60 berreskura dezake.
Babesak garraiolarientzat lan egiten du: funtsezkoa da bere lana egin ahal izatea, hainbeste onura dituen aseguru bat edukitzea ezinbestekoa bihurtzen delarik.

eu | es