Abantailak 1.Arrisku orotarako asegurua eskaintzen dugu prezio ezin hobean. Basesak ibilgailuaren prezio eguneratuaren bitartez kalkulatzen du primaren balioa, ez fakturan agertzen den zenbatekoa erabiliz, era honetara prezio merkeagoak eskaintzeko aukera duelarik. Gainera, ibilgailuak dituen urteak edukita ere, garraiolariari arrisku orotarako asegurua edukitzea komeni zaio, izan ere, Babesak inoiz baliorik galtzen ez duen ibilgailuaren balore erresidual bat ezartzen baitu. 2.Errentagarritasunez beteriko arrisku orotarako asegurua eskaintzen du Babesak, ibilgailuak dituen urteak kontuan hartu gabe, izan ere, prima ezarritako balio horren arabera kalkulatzen baita. 3. Behar ezberdinetarako finantziazio plana dauka Babesak. Primak eskura, hiru, sei edo hamabi hilabetetara ordaindu daitezke. 4. Berehala erantzuten du Babesak edozein ezbeharren aurrean. Gure perituak 24 ordu baino gutxiagotan jarduten du. Gainera, bazkideak ibilgailua non konpondu nahi duen erabaki dezake. 5. Babesako kide batek erretiroa, iraupen luzeko gaixotasuna, denbora luzeko jarduera eza, ezgaitasuna, jarduneko heriotza etab. dela eta elkartea utziz gero, banan-banan kalkultazen den prestazio bat jasoko du, izan dituen ezbehar kopuruen arabera, primetan ordaindutako %60ra berreskuratzeko aukera izango duelarik. Babesaren lehentasuna bazkideek ahalik eta abantaila gehien izatea da, irabazi-asmorik gabeko elkarte bat baita. Horregatik eskaintzen ditu hain prezio interesgarriak, ibilgailu berri nahiz zaharrentzat. Era honetara, guztien beharrei erantzuten die Babesak.

eu | es